EYHERABIDE Beñat et SUZANNE Nathalie

ELURTI ETXALDEA


T. - 06 76 23 97 09
Posta elektroniko : ferme.elurti(at)gmail.com
Quartier Osiarte
64 220 ASCARAT / AZKARATE
Mapan ikusi

Gure heineko etxaldean egin kalitateko ekoizpenak.

Azkarateko Beñat EYHERABIDE eta Nathalie SUZANNE-k ardi esnekilanko gasna eta esnekiak egiten dituzte « Elurti » izenpean. Etxaldeko mahastiaren alde gainean den Elurti mendiak bista ezinago ederra eskaintzen du.

Beñat etxaldean plantatu da 2008 urtean ardi buru beltz eta terraztean den 8 hektarako mahastiarekin. Mahatsa Irulegiko sotoari saltzen dugu.
Nathalie 2016 urtean plantatu da, ardi esnea gasnatzeko eta zuzenean saltzeko.

Ardiak egun guziz alhatzen dira, belarra eta soroak, artoa eta beteraba mamia emaiten zaie. Ardi esne sasoin ondarrean, ardiak Urepeleko mendietarat joaiten dira, ekaina ondarretik iraila arte.

Ossau Irati sormarkako etxe gasna ondua egiten dugu esne gordinarekin. Beste gasna eta esneki mota batzu egiten ditugu ardi esnearekin : ardi gasna pikor freskoak, gasna xuria eta zemerona.
Salmenta zuzena egiten dugu etxaldetik, Donibane Garaziko merkatuan eta Ortzaizeko KAIKU BORDA laborarien saltegian. Jatetxe eta kremeria batzuekin ere lan egiten dugu.

Ekoizpenak

Ardi GasnaProduits laitiersArdikia
  • Ossau Irati sormarkako etxe gasna ondua – ardi gasna pikor freskoak – gasna xuria – zemerona edo zenbera.
  • Agneau (décembre - mai)
Salguneak

Etxaldean

Urte osoan, ostiral arratsaldez (17:30-19:00). Eta esne sasoinean, abendutik ekaina arte (09:00-12:00)