PLANCQ Florence et Yohan

ETXARTIA ETXALDEA


T. - 06 21 50 35 40
Posta elektroniko : plancqfamiliak(at)orange.fr
Quartier
64240 HASPARREN / HAZPARNE
Mapan ikusi

Laborantxa iraunkorra, izadiarekin harremanean, lanaren balorapena, jendeen arteko harremanak, jendeen heineko etxalde ez-industrialak.

Florence eta Yohann PLANCQ laborari bilakatu dira. Hazparneko Etxartia etxaldea berpiztu dute, ekoizpen ttipiak eramaiteko gogoarekin : ardiak gasnarentzat, oiloak arroltzentzat,…

Hiritarrak sortzez, auzoko laborari baten ezagutzeak laborari bilakatzeko gogoa indartu deie, abere eta lurrarekilanko harremanagatik, laborarien arteko loturak ikusiz, elgar-laguntza, baserri munduak atxiki dituen balore horietan sinesten dutelakotz.
Gaur egun, Hazparneko Etxartia etxaldean plantatuak dira.

Erruten duten oiloak dituzte, Sussex, Marrans eta Lohman arrazakoak. Oiloak hektara erdi batetako pentze batean kurritzen dira hazkurria atxemaiteko. Artoa eta ogi bihia ere ukaiten dute. Beharrez, sendabelarrak eta olioen bertuteak baliatzen ditugu oiloen sendatzeko.
Arroltze arrunt freskoak saltzen ditugu etxetik, baita ere Hazparne eta Angeluko merkatuetan. Urtean behin, oiloak erretzeko prest saltzen ditugu (airerik gabeko moltsetan).

Berrogei bat ardi buru gorri eta beltz eman dauzkute eta orain esne transformatzen hasten gira. Geroan, euskal xerri batzu sartu ditugu ere.

Dena eraikitzekoa bada hemen, gauzak ongi egiteko gogoarekin gira, kalitateko ekoizpenak egin nahi ditugu.

Ekoizpenak

Arroltzea
  • Arroltzeak - Oiloak (erretzeko prest, airerik gabeko moltsan)
Etxaldean

Egun guziz, goizeko 8etatik arratsaldeko 6ak arte. Igandetan, goizan bakarrik.