FOURCADE Alain et Sylvie

XUHASTIA


T. 05 59 65 92 09 -
Xuhastia
64 120 BEGUIOS / BEHAUZE
Mapan ikusi

Etxe ekoizpenak zuzenean, ekoizletik eroslera, bitartekaririk gabe.

Donapaule gizen merkatu famatuan, Alain FOURCADE-ren ahate hazkuntzaren kalitatea ezaguna da.

Familiako etxaldearen jarraikia hartu dut 1994 urtean. Ainitzen gisa Amikuze aldean, artoa egiten dut, behi gorriak eta ahateak hazten ditut. Laborantzan plantatuz geroz, ahate gizenak zuzenean saltzen ditut.

Mulard ahate mota kurutzatu batekin lan egiten dut. Egun bateko ahatettoak errezebitzen ditut eta etxaldean handitzen dira hamalau aste arte, osoki kanpoan. Etxaldeko artoarekin hazten ditut.

Ohi bezala, ahateak arto bihi osoarekin galkatzen ditut.
Ahatekia freskoan saltzen dut, osoa edo pikatua, ahate gibel gizenarekin edo gabe.
Gure lana preziatua da Donapauleko merkatu gizenean, ofizioko edo partikularrenganik.

Ekoizpenak

Ahatekia
  • Ahatekia osoa edo pikatua (5,500 kg), ahate gibel gizenarekin edo gabe.
    Ahate gibel gizena (500g-600g)
Salguneak

Etxaldean

Ostiraletan, bakarrik aitzinetik manatuz